×

PEN International

100 urte

PEN International

PEN International

100 urte

Zer zeregin izan zuen PEN erakundeak giza eskubideen kontzeptuari esanahia emateko garaian, Nazio Batuek 1948an lehen aldiz erabili aurretik ere? Nola garatu zituen PEN erakundeak adierazpen-askatasunaren inguruko oinarrizko ideiak? Eta hizkuntza eta literatura guztien arteko berdintasunaren ingurukoak? Liburu honek historiako pasarte gogoangarri bat dakar-kigu. Bertan, mundu osoko idazleek egindakoa kontatzen da: nola jarri zituzten literaturaren goresmena eta adierazpen-askatasunaren defentsa zapalketaren eta izuaren aurkako giza borrokaren erdigunean. PEN kasuetako idazle apartek, bada, egundoko kemena izan zuten, hala nola Federico García Lorca, Stefan Zweig, Musine Kokalari, Wole Soyinka, Salman Rushdie, Ngugi wa Thiong’o, Anna Politkovskaia, Hrant Dink eta Svetlana Aleksievitx idazleek. PEN 1921ean sortu zen Londresen, idazleen arteko lagun-tasuna, lankidetza intelektuala eta trukea sustatzeko asmoz. Geroztik, mundu osora zabaldu da idazle-sarea, 100 herrialdetik gorako komunitatea eratu arte, eta 100 urte eman ditu lanean literatura guztiak inolako salbues-penik gabe goresteko eta adierazpen-askatasuna babesteko helburuarekin. Nazioarteko PEN erakundearen historia azaltzeaz gainera, azken atalean Euskal PENen berri ematen zaigu, edizio honetarako berariaz idatzia.

Sin stock 35.00 €

Datos del producto

Editorial: Txalaparta, S.L.
ISBN: 9788418252631
Publicación: 10/2021
Formato: Papel
Idioma: Español
Número de páginas: 320

Comentarios

Apodo

Título

Comentario

Aviso de cookies

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y realizar tareas de analítica.