×

Narrazio guztiak (1979-1990)

Narrazio guztiak (1979-1990)

Ipuingintza modernoaren sorrera markatu duen libururik baldin bada, euskaraz, hori Narrazioak izan da, Joseba Sarrionandiak 1983an kaleraturiko kontakizun-bilduma, sentsibilitate berri bat ekarri zuena erabilitako hizkuntzan, kontaeran nahiz gaietan. Hizkera berri bat landu zuen, dotore bezain adierazkorra, kolorez eta oihartzunez betea; teknikan, berriz, esperimentaziotik fantasiaraino egiten zuen, hango eta hemengo erreferentzia literarioz zipriztinduta; kokalekurako, azkenik, nonahi eta noiznahiko giroak azaltzen ziren, bidaia exotikoak zein haur begiz oroituriko baserri-bazterrak. 80ko hamarkadan hiru ipuin-bilduma kaleratu zituen iurretarrak: aipaturiko "Narrazioak", "Atabala eta euria" (1985) eta "Ipar aldeko orduak" (1990). Horiez gain, aurretik idatzitako hiru istorio, orain arte haren liburuetan inoiz sartu gabekoak.

Sin stock 26.00 €

Datos del producto

Editorial: Elkar
ISBN: 9788497837583
Publicación: 11/2011
Formato: Rústica
Idioma: Vasco
Número de páginas: 336

Comentarios

Apodo

Título

Comentario

Aviso de cookies

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y realizar tareas de analítica.