×

Mineralogiaren hastapenak

Mineralogiaren hastapenak

Mineralogiaren hastapenak

Mineralogiaren hastapenak liburuan, mineralogia tradizionaleko eta mineralogia optikoko ikasketetan lantzen den materialaren zati handi bat biltzen da, eta mineralak beren testuinguru geologikoan deskribatzen dira. Liburuak mineralogiako eduki tradizional garrantzitsua aurkezten du (kristalografia, lotura kimikoak, mineral-egituran eragina duten faktoreak, mineralen egonkortasuna eta kristalen hazkundea barne), eta, hala, oinarri bat ematen die ikasleei mineralak nolakoak diren eta non eta nola agertzen diren ulertzeko. Horrez gainera, xehe deskribatzen dira mineralak aztertzeko teknika fisikoak eta optikoak eta X izpien bidezko hautsaren difrakzioa, eta, halaber, metodo analitiko kimiko ohikoenak ere azaltzen dira labur. 100 mineral arrunt baino gehiagoren deskribapen xeheak ematen dira, eta mineral horiek zer testuinguru geologikotan agertzen diren ere azaltzen da. Eranskinetan, ikasleei mineralak identifikatzen laguntzeko taula eta diagramak daude, bai propietate fisikoetan bai optikoetan oinarrituak. Gainera, kontzeptu konplexuak errazago ulertzen dira marrazki, argazki eta mikrofotografia ugariei esker. Mineralogiaren hastapenak liburuak, mineralei buruzko ezagutza zehatza ez ezik, hezkuntza zientifiko sendo bat lortzeko ezinbesteko tresna intelektualak garatzeko bidea ematen die ikasleei. Testu zabal eta oso hau baliagarria da unibertsitatean askotariko mineralogia-ikasketak egiten dituzten ikasleentzat.

Sin stock 42.00 €

Datos del producto

ISBN: 9788498608700
Publicación: 01/2013
Formato: Rústica
Idioma: Vasco
Número de páginas: 500

Comentarios

Apodo

Título

Comentario

Aviso de cookies

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y realizar tareas de analítica.