×

Istorio bat

Istorio bat

Istorio bat

Besoak gurutzatuta gelditu edo zerbait egin; aspertu edo dibertitu. Jarrera kontua da azken batean. "Istorio bat" liburuko pertsonaien artean, bakar batek erabakitzen du denbora aprobetxatzea; besteek, berriz, nahiago dute egonean egon, egin behar duten lanaren zain egon. Honetaz eta hartaz ari diren bitartean, "Godoten esperoan" izenekoan bezalaxe, ez dira ohartzen beren laguna kolorez eta abenturaz beteriko mundu bat eraikitzen ari dela baliabide bakar batzuekin: lapitz batzuk eta mugarik gabeko irudimena. Laugarren pareta hautsiz –sormen-lanaren eta publikoaren arteko muga ikusezin hori–, liburuaren barrenean zer dagoen ikus daiteke; Marianna Coppok modu efektistan eta harrigarrian garatzen du ideia hori gogoeta premiazko bat pizteko: konformismoa, apatia, segurtasun falta, ezezagunari diogun beldurra, eta, horren guztiaren aurrean, ekimena, ausardia eta norberaren eta gainerakoen mesedetan inguruan duguna hobetu nahia. Azkenik, istorioa gutun modura ailegatuko da zain urduri dauden hartzaileegana; liburu honekin egileak irakurleen esku uzten duen presako gutuna gutun-azal modura ageri da azalean eta kontrazalean. "Istorio bat" umoreagatik ere nabarmentzen da, protagonistek duten elkarrizketa ia telegrafikoen freskuragatik, isiltasunaren eta zuriuneen tratamenduagatik, fantasia handitu ahala txikiagoak baitira.

Sin stock 16.00 €

Datos del producto

ISBN: 9788491720546
Publicación: 07/2018
Formato: Cartoné
Idioma: Vasco
Número de páginas: 48

Comentarios

Apodo

Título

Comentario

Aviso de cookies

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y realizar tareas de analítica.