×

Hatsaren kulunka

Hatsaren kulunka

Hatsaren kulunka

II. Mundu Gerraren amaiera aldera, gutxiengo alemaneko errumaniarrak Sobiet Batasunera deportatu zituzten, Hitlerri emandako laguntzaren zigor gisa, eta han eduki zituzten, lan behartuetan, bost urtez. Haien artean zegoen idazlearen ama ere, baina etxean ez zuen inoiz kontu hari buruzko hitzik entzun. Oskar Pastior poeta ere trantze beretik igaroa zela jakindakoan, harekiko hartu-emanean jarri eta liburu hau lantzen hasi ziren. Handik gutxira hil zen Pastior, eta bakarka segitu zuen Müllerrek proiektuarekin. Hamazazpi urteko mutil bat, lan-esparrura bidean. Ez du penarik bere herri ziztrina atzean uzteaz, baina aurrean topatuko duena gizatasunaren mugetan dago: lan akigarria, gose eramanezina, hotza, basakeria, umiliazio etengabea… Hori guztia, baina, ez zaigu salatzeko modu enfatikoan kontatzen, gauzak deskribatzen direneko distantziarekin baizik. Pertsonak eta are sentimenduak ere objektu bihurtzen ditu protagonistaren sentiberatasunak, eta hizkera aldi berean gogor eta irudimentsu, krudel eta liriko batean azaltzen dizkigu bere eta inguruko guztien bizikizunak.

Sin stock 26.00 €

Datos del producto

Editorial: Elkar
ISBN: 9788497839457
Publicación: 11/2010
Formato: Rústica
Idioma: Vasco
Número de páginas: 344

Comentarios

Apodo

Título

Comentario

Aviso de cookies

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y realizar tareas de analítica.