×

Gaizki ulertua

Gaizki ulertua

IRÈNE NÉ­MIROVSKY (Kiev, 1903 – Auschwitz, 1942). Ukrainarra bazen ere, heziera frantsesa jaso zuen familian. Familia judu aberatsean jaio zen, baina haurtzaro bakartia izan zuen Irènek: aitaren aferak alde batetik; amak, berriz, bazter utzi zuen, bere harreman sozialetan murgildurik. Uda guztietan, Némirovskytarrak Biarritzera, Donibane Lohizunera edo Hendaiara etortzen ziren udatiar. Gurasoek herriko jauregi edo etxalde eder bat hartzen zuten, eta Irène ostatu xume batera bidaltzen zuten zaintzaile batekin. Zaintzaile harekin ikasi zuen Irènek euskaraz. Iraultza Sobietarra lehertu zenean, aita mehatxatuta zegoela eta, Frantzian hartu zuten bizilekua._x0003_Bertan egin zen idazle. 1929an bihurtu zen ospetsu, David Golder eleberria argitaratu zenean. II. Mundu Gerra piztu zenean, Frantzian geratu zen, eta judu izateagatik sasian ibiltzera behartua egon zen. Frantses poliziak 1942ko uztailean Frantzia okupatuan atxilo hartu eta Auschwitzera eraman zuten. Urte askoan ahaztua egon den arren, 2004an, Némirovskyren alabek gordetako eskuizkribu bat kaleratu zen: Suite frantsesa. Garai ilun hari buruzko kronika ezin ederrago horrek arrakasta itzela lortu du mundu osoan. ALBERDANIA argitaletxeak Némirovskyren beste liburu hauek ere plazaratu ditu euskaraz: Arimen maisua eta Suite frantsesa eleberriak eta Birjinak kontakizun bilduma.

Sin stock 16.00 €

Datos del producto

Editorial: Alberdania
ISBN: 9788498683752
Publicación: 10/2017
Formato: Rústica
Idioma: Vasco
Número de páginas: 202

Comentarios

Apodo

Título

Comentario

Aviso de cookies

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y realizar tareas de analítica.