×

Bosniara nahi

Bosniara nahi

"Bosniako gerra bete-betean, heriotik ihesi, Bartzelonara iritsi ginen, itsasontzi zahar batean ezkutaturik, ama, arreba eta ni, Nezir. Serbiarrak gure hiritik hurbil zeudela, haien sarraskien berri jakin baikenuen, ihesi abiatu ginen, etxeak eta lurrak utzirik. Hantxe geratu zen aitonaren etxalde handia, hantxe gure etxea, baratze eta guzti. Auzoko guztiok alde egin genuen; arimarik ere ez zen geratu. Gure auzotik igarotzen ziren iheslariek berri beldurgarriak ematen zizkiguten; sua eta kea ikusi genituen hiriaren beste aldean, eta eztandak, tiroak." Eleberri honetan familia bosniar baten bizitza kontatzen zaigu gerrak dirauen bitartean. Zenbait kapitulutan, Nezir gazteak nola alde egin zuten Bosniatik eta ihesean aita galdu zutela kontatzen digu lehen pertsonan. Besteetan, hirugarren pertsonan aitaren bizitzaren berri izaten dugu. Nezir bere ama eta arrebarekin Bartzelonan bizi da baina bai burua bai bihotza urruti samar dauka: Bosnian, bere aita ei dagoen lurrean. Egun batean aitaren bila joateko erabakia hartuko du. Bitartean, aita heriotzatik ihesean ibiliko da.

Sin stock 9.50 €

Datos del producto

Editorial: Aizkorri
ISBN: 9788482634159
Publicación: 01/2003
Formato: Papel
Idioma: Vasco
Número de páginas: 104

Comentarios

Apodo

Título

Comentario

Aviso de cookies

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y realizar tareas de analítica.